Berritasunak datorren denboraldirako Iurre Taberna Tolargi taldean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko uztailaren 2a

2 hilabete pasa dira jada denboraldia bukatu zenetik. Urtea sentsazio desberdinekin joan zitzaigun. Momentu askotan lana ondo egin zen, baina taldeak ere ezegonkortasun egoerak bizi izan zituen eta Euskal Ligak eskatzen duen guztiagatik urtea ez zen uste bezain ondo joan.

Etorkizunera begira, eta klubak duen goseagatik, A taldeak errefortzu garrantzitsuak egin ditu Euskal Ligan urte ona egiteko asmoz. Honetaz gain, aurten B taldea sortuko da Gipuzkoako ligako 3. mailan. 19 urteko gazte talde batek klubean sartu nahi izan du eta Iurrek, etorkizunera begira kluba handitzeko asmoz, B taldea aterako du. Berri ezin hobe honi jarraipena emanez, berririk onena hemen daukagu: Iurrek neska taldea ere aterako du hurrengo denboraldian. Aurrera pauso bikaina ematen ari da azken urte hauetan, dudarik gabe.

Areto futbolean gure aletxoa jartzen saiatu ginen orain dela urte batzuk, eta etorkizunera begira gure presentzia indartzea zen helburu. Pixkanaka, eta lan asko eginez, lortzen ari gara.

Honetaz gain, berri dezente ditugu gordeta hurrengo urterako. Hauen berri aurre denboraldian izango duzue...

Esan bezala Iurre familia handitzen ari da pixkanaka guztion lan onagatik, orain, oporren aurretik etxeko lanak egin ditugula jakinda, deskantsu bat hartuko dugu bi hilabetez!

#GOGOIURRE

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!