Datorren denboraldiari begira jarrita

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko apirilaren 17a

Tolosala Iurre Tolargi A.F.T – Gernikako Lagunak G.F.S

Iurreko jokalariek azken partida jokatu zuten pasa den larunbatean. Jokoan ezer ez egon arren, tolosarrek garaipen gozo batekin bukatu nahi izan zuten denboraldia.

Hasieratik, irabazteko grina kantxan islatu zuten jokalariek. Berehala erritmo bizia plazaratuz errenta lortu zuten markagailuan. Konturatzerako, tolosarrak 4-0 jarri ziren markagailuan. Bigarren zati hasiera zen, eta Ligako irabazleak berehala suspertu ziren. Tolosarren 5 minutu txarren ondorioz, Gernikako jokalariak 4-5ekoarekin jarri ziren. Ezinezkoa zirudien baina gertatu egin zen. Errenta sakona izan arren, Gernikarrek markagailuari buelta eman zioten. Tolosarrak berandutxoago 5-5ekoa lortu zuten, ondoren Gernikarrek 5-6koa. Amaieran, 7-7koarekin amaitu zen partida.

Denboraldia sentsazio ezberdinekin amaitu da Iurre Tolargi taldearentzat. Momentu askotan gauzak ondo egin direla bistan izan da, baina hurrengo urteari begira goiko postuei begiratzekotan gauza asko hobetu behar dira. Sailkapeneko 6. postua eskuratu du taldeak azkenik.

Iurreko familiaren partetik, eskerrak eman nahi dizkiegu gure zaletuei, astero eskainitako laguntza eta indarragatik. Hurrengo urtean, euskal ligan berriro ere, taldeak denboraldi hobea jokatzea espero du, goiko postuei eusteko.

Hurrengo urtean berriro ere ikusiko gara seguru!

Mila esker eta #GOGOIURRE!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!