Tolosala Iurre Tolargi A.F.T. - Sestao C.F.S.

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko mar. 21a, 18:36

Iurre Tolargi taldeak hil ala biziko partidua zuen larunbatean. Ligako errendimendu irregularragatik, azken asteetako lan onak emandako puntuak ez ziren nahikoa eta garaipena bilatu behar zuen taldeak bai ala bai.

Partida ez zen uste bezain ondo hasi, izan ere, Sestaoko taldea oso gogor atera zen kantxara eta konturatzerako, hamar minutu on jokatu ondoren, 0-2ko markagailua lortu zuten. Tolosarrek bazekiten ezin zutela amore eman eta 2-1koa lortu zuten atsedenaldiaren aurretik penalti bikoitz batez, Yarzaren eskutik.

Taldea partiduaren garrantziaz jabetu zen atsedenaldian eta oso gogor atera zen bigarren zatira. Bigarren zati hasieran, Kakik 2-2koa lortu zuen. Partida amaierara iristen ari zela, etxeko taldeak 5eko jokoa atera zuen garaipena bilatzeko asmotan. Gauzak ondo eginda, Iker eta Lopek gol bana eskuratu zuten. 4 minutu falta ziren amaierarako eta egindako esfortzuagatik taldeak garaipena oso hurbil zuen. Bukaera ordea ez zen uste bezain ondo amaitu. Sestaoarrak ere garaipena nahi zutenez, 5eko jokoa atera zuten eta Tolosarren defentsan eginiko bi huts-egiteengatik berdinketa lortu zuten amaierarako oso gutxi falta zenean. Tolosarrek baten bat gehiago izan zuten, baina bukaerarako berdinketan amaitu zen norgehiagoka 4-4koarekin.

Taldea oso triste joan zen etxera. Garaipenak, oraindik aukera bat gordetzen zuen taldearentzat, baina emaitza ez zen bilatutakoa izan. Aipatzekoa, taldeak azken hilabetean egin duen jarrera aldaketa. Aukera gutxi zeudenean aritu da hobekien taldea eta indar eta energia handiz ari da lanean nahiz eta helburua zaila izan.

Orain, 2 puntuk ihes egin ondoren, helburua zailagoa da, baina dinamika onean jarraitu nahi du taldeak, geratzen diren 3 partidak irabazi, ahalik eta postu onenean geratu eta ondoren sari bat egongo balitz aprobetxatzeko.

Larunbat honetan, berriro ere etxean, 16:30ean taldeak Soloarte taldearen aurka jokatuko du partida. Azken aurreko zozketa ere egingo da, Goya txuletena hain zuzen ere. Etorri taldea animatzera eta ea arratsalde on bat izaten den guztion artean!

#GOGOIURRE

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!