Asteburu bikaina talde tolosarrarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko mar. 12a, 09:20

Iurreko jokalariek partida zaila zela aurreikusi zuten astean zehar. Aretxabaletako taldea, lehengo urtean 3. maila nazionaleko taldea izanik, talde gogorra izango zela agerian zen. Talde tolosarrak, nahiz eta helburua lortzeko aukera gutxi izan, sentsazio onekin jarraituz garaipena bilatu zuen partida hasieratik.

Lehenengo zatian, eta sentsazio onak eta txarrak kontrastatuz, tolosarrek 0-1koa lortu zuten Anttonen gol on baten eskutik.

Sentsazioak oso onak ez izan arren, taldeak abantaila txiki bat lortu zuen lehenengo zatian. Partidaren garrantzia kontuan izanda, bigarren zatian talde tolosarrak intentsitate handiagoaz jokatu zuen. Bigarren zati hasieran, talde jokaldi on baten ondorioz, Frodok 0-2koa lortu zuen.

Talde tolosarra lasaitu egin zen, baloia ongi mugitzen hasiz eta partida lokartuz. Gauzak horrela 8 minutu faltan Anttonek 0-3koa lortu zuen. Aretxabaldarrek 5eko jokoa atera zuten baina talde tolosarra oso sendo ibili zen defentsan. 3 minuturen faltan, Lakunek 0-4koa lortu zuen kontraeraso batean. Garaipen ikaragarria lortu zuen taldeak, sentsazio onak sendotuz. Hurrengo bi asteetan, etxean jokatuko du taldeak.

Lehen aipatu bezala, taldeak sentsazio onak areagotu nahi ditu garaipenen bidez eta larunbat honetan etxean 16:30etan garaipena bilatuko du Sestao C.F.S. taldearen aurka. Norgehiagoka oso gogorra izango da, Sestaoko taldea ere Tolosako taldearen pareko dabilelako eta inork ez duelako goiko postuetatik aldendu nahi. Bide-bide jatetxeko otordurako zozketa ere egingo dela gogorarazi nahi dizuegu. Gaur, berriz, berriro ere lanera!

#GOGOIURRE

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!