Partida gogor hasi zen, bi taldeak presio eta joko fuerte baten bitartez. Aukerak bi aldeetan sortzen ziren eta edozein taldek izan zuen aukera aurretik jartzeko markagailuan. Lehenengo zatia pasa ahala eta Iurre Tolargik bere aukera garbiak ez aprobetxatu izanaz, taldeak pixka bat behera egin zuen. Honen ondorioz, ateko sake baten bitartez, etxeko taldeak gol azkar bat egin zuen, 1-0ko markagailua ipiniz.
Partida gogorra zela nabari zen, bi taldeak lehenengo zatiko 5 minuturen faltan 4 faltekin baitzeuden. Hau dela eta, etxeko taldeak 5 falta egin zituen, baita 6. bat ere, eta honekin Iurre Tolargin partida berdintzeko aukera izan zuen penalti bikoitzaren bidez. Ez zen horrela izan ordea. Kanpoko taldeak 2 minuturen faltan 5eko jokoa atera zuen eta 17 segundoren faltan Kaki-k 1-1ekoa egin zuen, atsedenaldira berdinduta joanik.
Bigarren zatian, pelikula erabat aldatu zen. Etxeko taldeak erritmo berdinarekin jarraitzen zuen, baina Iurre Tolargiko mutilak maila oso baxu batekin atera ziren aldageletatik. Hasi eta 2 minutura 2-1ekoa sartu zuen etxeko taldeak. Erreakzionatzeko denborarik izan gabe, hurrengo 3 minututan markagailuak 4-1eko emaitza islatzen zuen. Minutu asko geratzen ziren eta Iurre Tolargiko mutilak buelta emateko asmotan 5eko jokoa atera zuten. Lehenengo jokaldian 4-2koa lortu zuten Frodo kapitainari esker. Baina poztasun horrek oso gutxi iraun zien Iurre Tolargiko mutilei, hurrengo jokaldian etxeko taldeak gola egin zuelako iskineko sake baten bidez. Partidak zentzua galdu zuen, amaieran 8-3ko markagailua izanik. Iurre Tolargiko 3. gola Kaki-ren hanketatik etorri zen beste behin, 5eko jokoan.
Porrot honekin Iurre Tolargiren helburua asko urrundu da, ia ezinezkoa bihurtuz, baina mutilak atzo lanera itzuli ziren, denboraldia ahalik eta hobekien amaitzeko zuten helburuarekin.
Asteburuan, inauteriak tartean izanik, larunbatean jokatuko dute partida Euskal Ligako Scorpio C.D. 2. sailkatuaren aurka.
GORA TOLOSAKO INAUTERIAK!
#GOGOIURRE