Atsedenaldiaren ondoren, goiko postuei begira

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko otsailaren 19a

Iurre Tolargi Tolosalak larunbatean jokatuko du Araian. Garaipenari begira gogotsu ariko da astean zehar, hori baita bidea: lana, lana eta lana.

Talde tolosarrak, aste honetan, Araian jokatuko du partida, larunbatean 18:15ean. Aurreko asteko atsedenaldiaren ondoren, taldeak gogor egingo du lan astean zehar larunbatean garaipena eskuratzeko.

Taldeak ezinbesteko aukera du garaipena lortu eta goiko postuei eusteko. Jardunaldi gutxi geratzen dira denboraldia amaitzeko eta taldeak aukera guztiak aprobetxatu nahi ditu helburua lortzeko. 

#GOGOIURRE

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!