Taldeak garaipena behar zuen, eta bigarren zatian gogor ekin zion

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko otsailaren 12a

Larunbatean Iurre Tolargi taldeak partida bikaina jokatu zuen. Partida azkeneko sailkatuaren aurka izan arren taldeak gogor borrokatu behar izan zuen garaipena eskuratzeko.

Partida oso ondo hasi zen etxekoentzat, izan ere, debutatzaile izan zen Beñatek lehenengo gola eskuratu zuen. Ematen duenez, azkenaldian fitxaketa berrien rola gola haien estreinuan lortzean ematen da. Zorionak eman nahi dizkiegu taldearen izenean beraien lanagatik!

Atsedenaldira iristear zegoela taldea, kanpotarrek 1-1ekoa lortu zuten taldeko sentsazioak okertuz. Taldeak garaipena behar zuela ikusita, bigarren zatiari gogor eutsi zion. Anttonek, bigarren zatia hasi eta berehala eskuratu zuen 2-1ekoa.

10 minutu faltan, Ionek egindako sekulako jokaldi batean 3-1ekoa lortu zuen taldeak. Gauzak lasai ikusten ziren arren, kanpotarrek segituan lortu zuten 3-2koa partida amaiera arte bizirik mantenduz. Yarzak jokaldi on bat egin zuen ondoren. Falta egin area barruan eta penalti. Jaurti eta atezainak gelditu, baina han zegoen Antton baloia sareetara bultzatzeko.

Amaieran, Antton eta Kakik osaturiko kontraeraso sendo batean 5-2koa lortu zuen Kakik. Gauzak horrela, garaipen on bat lortu zuen taldeak goiko postuei begiratzeko asmotan.

Partidako atsedenaldian, Julian erretegirako otorduaren zozketa egin zen. Aste honetan atsedenaldia izango du taldeak, baina gaur astelehena izanik taldeak berriz lan gogor egingo du denboraldi amaierako helburua lortzeko.

Bitartean; lana, lana eta lana!

#GOGOIURRE

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!