Azken segundoan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko otsailaren 5a

Tolosarrak, igande arratsalde gogor bati aurre egiteko asmotan joan ziren Eskoriatzara bidean. Aurrean, sailkapenean bigarren zegoen Eskoriatzako talde gogorra. Partida zaila izango zela argi zegoen, baina mutilak ilusio handiz eutsi zioten partidari. Hasiera gogorra izan zen, izan ere, lehen minutuetan etxekoen lehen gola iritsi zen. Tolosarren erantzuna bikaina izan zen, Lopek, gola bi minututara egin baitzuen talde jokaldi on bat amaituz.

Lehen zatia bukatzear zegoela, Lopek 1-2koa egin zuen ere jaurtiketa gogor batez. Gauzak horrela, taldea sentsazio onekin joan zen aldageletara.

Bigarren zatia gogor hasi zen. Eskoriatzakoek partida irabazi nahi zuten eta oso gogor hasi ziren jokatzen, intentsitate handiz. Etxekoek, harmailetako laguntza beroaz markagailua eraldatzea lortu zuten. Gauzak horrela, 3 minutu faltan lortu zuten 3-2koa. Tolosarrek lan bikaina egin zuten partidan zehar eta emaitzak 3 minutu faltan ez zuen islatzen zelaian ikusitakoa. 5eko jokoarekin, segundo bat falta zenean Yarzak 3-3koa lortu zuen jaurtiketa bortitz batez.

Amaierarako 3-3koa Eskoriatzan sailkapeneko bigarrenaren aurka. Bukaeran puntua ontzat hartu zuten Tolosarrek, nahiz eta garaipena ezin izan eskuratu. Aste honetan etxean beste aukera bat izango du taldeak. Bitartean; lana, lana eta lana.

#GOGOIURRE

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!