Euskal Kopako ametsa larunbatean amaitu zen

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko urtarrilaren 29a

Iurre Tolargi Tolosalak 2 Otxartabe Bigarren B Mailako taldeak 7. Baina sentsazio onak ere izan ziren.

Euskal Kopako ametsa larunbatean amaitu zen talde tolosarrarentzat. Zaila zela argi zegoen, baina hala eta guztiz ere taldeak aurpegia eman zuen une oro.

Lehen zatiko 15 minututan taldeak sinetsi egin zuen. Gogotsu atera, eta 1-0ekoa Kakik lortu zuen kontra eraso on bati amaiera emanez. Defentsan lana gogor eginez ibili zen taldea lehen zati guztian zehar, baina atsedenaldirako 5 minuturen faltan, talde kanpotarrak bi jokaldi on gauzatuta bi gol lortu zituzten.

Atsedenaldian sentsazioak onak ziren, izan ere 2.B mailako talde bati gola egitea ez da batere erraza, eta atsedenaldira bizirik eta sentsazio onekin iristea ezta ere.

Bigarren zatira talde kanpotarra oso gogor atera zen, partida ixteko asmoz. Haien joko ona plazaratuz, jokaldi eta gol asko eskuratu zituzten. Azken minutuan, Anttonek penaltiz 2-7ko markagailua borobildu zuen.

Partida polita eta giro ezin hobea bizitu zen larunbatean. Amaierarako emaitza gogorra izan arren, taldeak borrokatutako lehen zatiarekin geratzen gara jokalari guztiok. Saritzat hartzen genuen partida, sari bihurtu zen bizitako giroagatik.

Jardunaldia ezin hobe bukatzeko Iurre familiak sagardotegian amaitu zuen eguna, kantu, abesti eta algaren artean. Gaur (atzo) astelehena, lanera berriz, igandeko partida garrantzitsuan prestatzera.

Eskoriatzan bigarren sailkatuaren aurka partida gogorra izango du taldeak. Bitartean; lana, lana eta lana!

#GOGOIURRE

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!