Oraingoan bai!

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko urtarrilaren 21a

Bi hilabete gogorren ondoren, Iurre tabernako txikiparkak berriz egin zuen topo garaipenarekin. Maila honetan ikusi dan bezala, emozioz beteriko partidua jokatu zen.

Arerioa, Sondikatik etorritako hegalariak. Horrela, lehenengo zatia paretsu izan zen eta jokaldi batean kanpotarrak egin zuten 0-1ekoa. Tolosarrak, azkenaldian ikusten ari den bezala, ez zuten amore eman eta Euzebiren bakarkako jokaldi zoragarri baten ondoren banakoa lortu zuten.
 
Atsedenaldiaren ondoren, tolosarrak partiduaren bila atera ziren, presio lan bikaina burutuz. Horrela, Kakik lapurtutako baloi batean, Anton-Cassanorekin konektatu eta pibotaje lan bikaina eginez honi itzuli eta sareetara bidali zuen 2-1ekoa. Sondikatarrak azkeneko momentuetan atezain jokalariarekin saiatu ziren baina tolosarrak ederki defenditu zuten Landa andaluzaren atea.

Datorren astean euskal kopa izango dute Korta Mariren mutilek. 2b mailako Otxartabe jasoko dute Uzturpen, larunbatean 16:30ean. Goyako arkumea zozkatuko da.
#gogoiurre#

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!