Partida zirraragarria

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko urtarrilaren 15a

Partida zirraragarria bizitu zen larunbatean Arrasaten. Tolosarrak, abenduan bizitako hilabete txarra ahazteko asmoz joan ziren Arrasatera.

Partida oso bizia izango zela argi zegoen, izan ere, bi taldeak gorako postuetara hurbiltzeko garaipena eskuratu beharra zuten.

Partida etxekoentzat ezin hobe hasi zen. 2. minutuan defentsaren hutsegite batean iritsi zen 1-0koa. 2-0koa 7. minutuan iritsi zen. 13. minutuan, eta Tolosarrak partidan gehiago zirelarik, 2-1koa iritsi zen Anttonen eskutik. Gauzak horrela, atsedenaldira joan ziren bi taldeak.

Bigarren zati hasieran, etxekoek, beste kontraeraso dotore batez, 3-1koa lortu zuten. Tolosarrak ondo ari ziren, eta bazekiten markagailuak ez zuela erakusten kantxan islatutakoa. Berehala, eskuak jaitsi gabe, 3-2koa lortu zuten Ikerren eskutik. 3 minutu falta zirenean, tolosarrek 5eko jokoa atera zuten, eta Muñak 3-3koa lortu zuen jokaldi on bat bikain amaituz.

Tolosarrek gehiago nahi zuten eta 5eko jokoarekin jarraitu zuten partida amaiera arte. 17 segundo faltan, arrasatearrek baloia lapurtu, atetik-atera bota, eta gola eskuratu zuten. Emaitza oso gogorra tolosarrentzat, partidan ez baitziren gutxiago izan. Goiko postuak ez daude hain gertu baina taldeko sentsazioak asko hobetu direnez hurrengo jardunaldiari begiratzea besterik ez da geratzen.

Bitartean... Lana, lana eta lana.

#GOGOIURRE

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!