Bi fitxaketa berrirekin

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2019ko urtarrilaren 11

Gabonen ondoren, Iurre taldeak gogor ekin dio 2019 urte hasierari. Lehenengo itzulia ondo hasi arren, abenduko emaitzak oso kaxkarrak izan ziren. Taldeak bi fitxaketa berri egin ditu bigarren itzulian egoera hobetzeko asmoz. Jon Lopetegik eta Beñat Izagirrek taldearen helburua lortzen lagunduko dute denboraldiko bigarren zati honetan.

Larunbat honetan, urtarrilaren 12an, 17:30ean taldeak Arrasaten 3. postuan dagoen Mondrate C.D. taldearen aurka jokatuko du. Motibazio handiz begiratzen dio taldeak partidari, goiko postuei eusteko aukera ezin hobea bihurtu daitekeelako larunbateko partida.

Azkeneko asteetan gogor lan egiten ari dira gazteak, eta seguru emaitzak iritsiko direla. Larunbaten irabaztera, eta bitartean; lana, lana eta lana!

#GOGOIURRE

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!