Nahi baina ezin

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2018ko abe. 17a, 09:15

Nahi baina ezin. Azken hiru jardunaldiak talde Tolosarrarentzat ez dira uste bezain ondo joan. Hala ere, esan beharra dago, taldeak hobekuntza handia egin duela azken asteetan eta ziur emaitzak ailegatuko zaizkiela.

Lehen gola partidu hasieran izan zen etxekoentzat, Anttonen eskutik. Segituan, Bastidako taldeak 1-1koa lortu zuen. 2-1ekoa Unaiek lortu zuen, Frodok egindako asistentzia dotore baten ondorioz. Baina konturatzerako, berriro ere Bastidako taldeak 2-2koa lortu zuen presioan lan ona egitearen ondorioz. Lehen zatiko sentsazioak ez ziren txarrak izan eta 2-2koarekin joan ziren bi taldeak aldageletara.

Bigarren zatia ez zen ondo hasi tolosarrentzat. Bastidako taldeak erasoan lan ona egin zuen eta bi gol lortu zituzten. Gauzak horrela 14 minuturen faltan talde tolosarra 2-4koarekin zen markagailuan. Azken asteetan ez bezala, taldeak erreakzio ona izan zuen garaipena lortzeko asmoz. Bigarren zatiko jokoa ona izan zen hasieran, presioan lan eginez eta baloia ondo mugituz. Joko hobekuntzarekin batera Kaki eta Frodoren gol ikusgarriak iritsi ziren. 4-4koa markagailuan 7 minutu faltan. Tolosarrak oso sendo atzean eta erasorako gogoz. 5eko jokoa atera zuten azken minutuetan baina ezin izan zuten markagailua mugitzerik lortu.

Aipatzekoa taldearen jarrera, jokalarien inplikazioa eta taldeak duen gogoa lana egiteko. Bihar astelehena eta berriro ere lanera. Aste honetan berriro ere taldeak beste aukera bat du irabazteko.

Bitartean, lana, lana eta lana!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!