Bolada txarrari amaiera emateko asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2018ko abenduaren 13a

Larunbat arratsaldean Tolosarrek aukera ederra izango dute etxean garaipena lortu eta goiko postuetan mantentzeko. Azken bi partidak uste baino okerrago joan dira taldearentzat, eta astean zehar lan ona egiten ari dira jokalariak garaipena eskuratzeko.

Gabonak iritsi aurretik, beste bi aukera garrantzitsu ditu taldeak ligako goiko postuei eusteko. Orain arte, taldeak partida onak eta txarrak egin ditu, eta helburua oraingo honetan bi garaipenekin sentsazioak hobetzea izango da.

Zaletuei deialdia egin nahi diegu, beraien babesa behar duelako taldeak asteburu honetan etxean garaipena eskuratzeko. 16:30ean izango da norgehiagoka Uzturpe frontoian eta bestetik gogorarazi nahi genuke aste honetan hasiko direla Iurre taldeak antolatutako zozketa desberdinak. Aste honetan bi izango dira gainera, 19-90 eta Amaiur tabernetan afariak, besteak beste.

Animatu eta hiru puntuak etxean utziko ditugu!

#GOGOIURRE

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!