Puntu gazigozoa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2018ko abe. 3a, 11:40
Euskaraldiarekin bat egin dugu

Partida hasieran egindako lan onak ez zuen saririk izan talde Tolosarrarentzat.

Lehen zati oso sendoa jokatu zuen taldeak, atzean gogor eta aurrean eraginkor izanik. Lehen gola ikusgarria izan zen, Labakak bakarkako jokaldi bat izugarrizko golarekin amaitu zuen. Bigarren gola, Mikelek eskuratutakoa, taldeak presio on bat egitearen ondorioz iritsi zen. Etxekoek, 1-2koa lortu zuten ondoren gauza handiegirik egin gabe. Atsedenaldira iritsi aurretik, etxekoek haien atean gola sartu zuten Tolosarren jokaldi on baten ondorioz. Gauzak horrela, atsedenaldira 1-3koarekin iritsi zen talde Tolosarra, denboraldiko lehen zati hoberenetariko bat eginda.

Bigarren zatiak, ordea, ez dira ondo hasi azkenaldian taldearentzat, eta larunbatean ere ez zen ondo joan. 1-3kotik, 5-3kora. Basauriko taldeak 13 minututan 4 gol eskuratu zituen. Tolosarrak berriro ere egoera zailean zeuden dena alde izan ondoren. Taldeak 5eko jokoarekin 5-4koa lortu zuen Anttonen eskutik. 3minutu faltan Kakik lortu zuen 5-5ekoa izugarrizko gol batekin. Azkeneko minutuetan taldeak lan gogor egin zuen baina saririk gabe bueltatu ziren Tolosara.

Puntu gazi-gozoa, hortaz, Tolosarrentzat larunbatean eskuratutakoa. Partidan 10 minutu txar egiteak min asko egiten duela ikusi zuen taldeak, nahiz eta aldi berean denboraldiko minutu hoberenak egin. Hemendik bi astetara etxean Bastidako taldearen aurka goran mantentzeko beste aukera bat du taldeak.

Bitartean… Lana, lana eta lana! #GOGOIURRE

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!