Partida txarra jokatu arren, puntuatzetik gertu

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2018ko azaroaren 28a

Igandeko 9:30ean Tolosatik gogotsu atera ziren jokalariak garaipenaren bila Sestaorantz. Bidai luze xamarra aukeran, eta jokalari gutxirekin, baina izugarrizko ilusioarekin egin zuten bidea.

Partida gogorra jokatu behar zutela bazekiten, baina gauzak ez ziren ondo joan. Partida berehala etxekoek bideratu zuten, hiru jaurtiketa area ertzean eta hirurak barrura. 10 minutu besterik ez ziren pasa eta etxekoak 3-0koarekin jarri ziren markagailuan. Gauzak zailak izan arren, Yarzak 3-1koa lortu zuen defentsaren urruntze batean. Gauzak horrela, taldea nahiko triste joan zen aldageletara.

Bigarren zatia gogotsu hasi zuten, Cortak seguru behar bezala motibatu zituelako gazteak. 3-2koa berehala Anttonek lortu zuen jokaldi batean. Serio hasi ziren presioan baina 4-2koa etxekoek zorte pixkarekin lortu zuten. Tolosarrak partidutik at geratu ziren eta 5-2koa eta 6-2koa segituan lortu zituzten Sestaoarrek.

Entrenatzaileak 5eko jokoa 8 minutu faltan ateratzea erabaki zuen, erabaki oso zuzena gainera. 6-3koa Frodok lortu zuen 6 minutu faltan, 6-4koa Alusek 3 minuturen faltan eta 6-5koa Frodok berriro ere 20 segundo faltan.

Partidu txarra izan arren 20 segundo zituzten Tolosarrek berdinketa lortu eta Tolosara puntu oso on bat ekartzeko. 20 segundo faltan azken erasoarekin hasi ziren baina ezin izan zuten ondo amaitu.

Pena, azkeneko momentuan ateratako grinak ia bere saria ekarri zuelako. Hurrengo astean Basaurira joan beharko du taldeak, oraindik ere goiko postuekin borrokatzeko aukerak daude eta lanean jarraitu behar da.

#GOGOIURRE

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!