Urre zaporeko garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Tolosala A.F.K.E 2018ko azaroaren 20a

Norgehiagoka ona jokatu zuten Iurreko jokalariek asteburu honetan. Oraingoan bai, beste aste batzuetako zalantzak alde batera utzita taldeak hiru puntu garrantzitsu atera zituen aurkari gogor baten aurka.

Lehen zatian egindako lanak amaierako emaitzan zerikusi handia izan zuen. Izan ere, lehenengo zatian, atsedenaldira etxekoak 3-0ekoarekin joan ziren.

Lehenengo gola Asierrek egin zuen, faltaz, eta hurrengo biak Anttonek taldeko bi jokaldiren bitartez.

Atsedenaldirako sentsazioak ezinhobeak ziren. Baina bigarren zatia, partida askotan gertatu den bezala, ez zen uste bezain ondo joan hasiera batean. Taldekoak gogor atera ziren borrokara. Joseba eta Lakun kanporatuak izan ziren bi txartel horirekin eta taldeak defentsa lan izugarria egin behar izan zuen. Kanpoko taldeak, hala ere, 3-3koa lortu zuen bitarte horretan.

Amaieran, etxeko taldeak 4-3koa Xabiren eskutik lortu zuen jokaldi on batean eta azkenekoa berriro Anttonek lortu zuen 5eko jokoko defentsako aldaratze batean.

3 puntuak Tolosan gelditu ziren eta taldeak gogor eutsiko dio hurrengo asteko partidari goiko postuetan mantentzeko asmotan.

#GOGOIURRE

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!