Euskal Herrian Kantuz jaialdira joateko autobusa, Tolosatik

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa Kantari

Ekainaren 2an Euskal Herrian Kantuz jaia ospatuko da Iruñean. Bertara joateko autobusa antolatu du Tolosa Kantarik.

Autobusa 08:30ean irtengo da Zezen Plazatik, eta bazkalostean itzuliko da. Bidaia eta bazkariaren prezioa 35€koa da. Txartelak dagoeneko salgai daude, Xirimiri Tabernan, maiatzaren 26ra arte. Hori izango da izena emateko azken eguna. Lekua ere mugatua izango da: 65 eserleku.

Tolosa Kantarik dei egin dio parte hartu nahi duen orori, lepoko zapia hartuta azaldu dadin egun ederra pasatzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!