Igandean, Goierri Kantuz

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa Kantari 2014ko urriaren 8a

Igandean, hilaren 12an, I. Goierri Kantuz eguna antolatu dute eskualde bizilaguneko kantuzaleek. Aurten Beasainen ospatuko da. Goierriko kantuzaleei dei berezia egiten bazaie ere bertara joateko, ez da ekimen itxia eta beste eskualdetako kantuzaleei irekita egongo da. 

Goizean kantujira egingo da Beasaingo kaleetatik; eta gero, herri bazkaria pilotalekuan. Ondoren, jaialdi berezi bat prestatzen ari dira, aspaldiko kantari ezagunak parte hartzearekin. Guztien artean, ezagunak diren euskal kantuak abestuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!