Tolosa Kantarik Zarauzko kantu-jiran parte hartuko du

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa Kantari 2014ko irailaren 2a

Argazkia: Urola Kostako Hitza
Irteera irailaren 13an izango da, eta goizetik bazkalostera arteko egitaraua antolatu du

Tolosa Kantarik txangoa antolatu du Zarautzera datorren irailaren 13arako. Zarautz Kantuan, euskal kantu-jiran parte hartzea da irteeraren xedea.

Autobus txartelak Xirimiri txokolategian hartu behar dira (Errementari kalean), 20 euroren truke, eta autobuseko eserlekuak betetzerainoko plaza kopurua izango da.

Autobusa 09:00etan aterako da Zezen Plazatik; eta goizeko 10,30ean gosaria antolatuko da Zarautzen. Ondoren, 12:00etan,  kantu-jirari ekingo zaio, zarauztarrekin batera, herriko alde zaharrean. Bazkaria, 14:30ean, Zarauzko elkarte batean egingo da (norberak etxetik eramandako jatekoekin).

Interesatuta egonez gero, autobus txartela ahal bezain azkarren hartzea gomendatzen dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!