Euskal taldeen kantujirara joango da Tolosa Kantari

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa Kantari 2014ko martxoaren 17a

Apirilaren 5ean, Bilbon, Euskal Herriko kantu taldeen kantujira bateratua egingo da, eta autobusa antolatu du Tolosa Kantarik bertara joateko.

Apirilaren 5ean, Bilbon, Euskal Herriko kantu taldeen kantujira bateratua egingo da, "ZAZPIAK OIHAL BATETIK" izenarekin. Bilboko alde zaharreko 7 kaleek Euskal Herriko herrialde guztiak irudikatuko dituzte, eta kale bakoitzari herrialde bat egokituko zaio kantuan ibiltzeko, denak elkartu baino lehen.

Hau da egun horretako egitaraua:

-12:30ean Kantujira Bilboko zabalgunean. Irteera Iruña kafetegi aurrean egingo da.

-17:00etan, Kantuzaleen elkarretaratzea Bilboko Plaza Barrian.

-17:30ean, "Zazpiak oihal batetik" ekimenaren hasiera.

-20:00etan, Ekimenaren amaiera Plaza Barrian.

Hori dela eta, Tolosa Kantarik autobusa antolatu du Bilboko kantujiran parte hartzeko. Autobusa goizeko 9,30etan aterako da Zezen-Plazatik eta Bilboko ekitaldia amaitzen denean hartuko du Tolosara itzultzeko bidea (iluntzeko 8,30ak aldera). Autobuseko txartelak, 10 euroan, Tolosako Xirimiri kafetegian daude salgai martxoaren 29ra arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!