Arcelor-Mittal eko egoera ezgutu nahi? Gaur 19:00tan abastosen!

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa Ernai #Zutik 2016ko eka. 7a, 13:19

Multinazionalak. Izenean hasera batean ez da aparteko bortizkeriarik somatzen, multi-nazionalak, nazio bat baina gehiagokoak, nazio askotakoak.... Multi... Izango da (eta badago) multikultural edo multikoloretsu bezalako hitz politekin ere konparatzen dituenik.



Mundu mailako oihan laboral basatian, hots kapitalismoan, gorenera iritsi diren zuhaitzak dira multinazionalak, beren itzalak nazio ugari estaltzeraino. Gure lurretan ere jarri izan dituzte haziak, eta bertako ongarriak irentsiz, ekosistemaren gainetik hazi izan dira, erritmo beldurgarrian.

Hasera batean babes faltsu bat eskainiko dizute, lana sortzen dutenaren aitzakian segituan bihurtuko dira milaka langilerentzat (bereak eta bere itzalpeko enpresa txikitakoak) ezinbesteko pieza, biziraun nahi badute. Gero, modu delikatuan modak eta korronteak sortuko dituzte, arpegirik politenaz makilaturik "Impossible is nothing" edo "Destapa la felicidad!" bezalako espejismoz beteko dizuete burua. Bitartean, lan baldintza gogorretara kondenatuko zaituzte, besterik ez duzulako, zure pertsona libre izaera deuseztu eta lan indar guztia lapurtu arte.
Funtsean, biolentziaz humilatuko zaituzte, genero bezala zapalduko zaituzte, nazio izaera ukatuko diote zure herriari, eta ez dadila inor moldetik atera, hor egongo delako biolentzia poliziala behatzak mozteko prest. Biolentzia estrukturalezko desertu prekarioa. Horixe da herritarrok eta bereziki gazteok bizi dugun egoera.

Multinazionalek, ala ere, badute zuhaitzek ez duten ahalmen bat. Hauek, nahi dutenean mugitu egiten dira, interesatzen ez zaien lurretatik, segituan "deslokalizatzen" dira bertako langileak kale gorrian utziz, guztiz gutxietsiak eta inpotentziaz beteak, boterearen handiaz beldurturik, oihaneko txingurriak bailiran.

Horixe ari da pasatzen esaterako Zumarragako Arcelor Mittal lantegian. Eta ez gara gu izango hori kontatuko dizugunak, bertako LAB-eko sindikalistak izango ditugu gaur arratsaldeko 19:00-etan plaza berriko Abastos eraikinean. Ondoren eztabaida bat bideratuko dugu gaiaren inguruan. Anima zaitez gazte!

ETA GOGORATU! EKAINAK 11 INDEPENDENTZIA EGUNA BILLABONAN!

TOLOSALDEAKO ERNAI

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!