Tailerrak, kontzertuak, antzerkiak … eraman zituzten aurrera, gazteon kultur eta aisialdi eredu berri eta autogestionatu baten bidez.
Baina batzuei ideia ez zitzaien asko gustatu. Tolosako gazteek beraien burua ahaldundu eta formatzeko espazio bat! Baina nola da posible! Behatzean Ezpala bat sartu balitzaie bezala, enbarazua sortuz; eta mina baretzeko asmoz, Ezpala behatzetik atera behar. Gazteok gure burura autogestionatzeko eraikina ILEGALKI kendu ziguten, gure kultura garatzeko, gure aisialdi eredu alternatiboa sortzeko, gure antzerki, tailer zein bizimodu autogestionatu bat sortzeko lekua kendu ziguten. Tolosako Gazte Mugimendua suntsitu nahiena, beraien mesedeetara moldatzen garen gazteak bihurtu nahi gaituzte, Gazte automatak. Burujabeak izan beharrean, burugabeak bihurtuz.
Baina JAI duzue Gazte Mugimenduarekin. Ez gara makurtuko, ez ditugu gure ametsak alde batera utziko, aldebakartasuna praktikara eramanez biz garelako eta biziko galerako, gustatu ala ez. Gazteria kritiko baten alde borrokatuko dugu eta oztopoen gainetik autogestioa praktikara eramango dugu.
Ezpala bezalako espazio liberatuak maite ditugulako, sistema kapitalista patriarkalaren logika hausten dutelako, aldebakartasuna eta desobedientziaz gure bideari ekin diogulako, Gazteok Bagoaz!
Gazteok Bagoaz Larunbat honetan arratsaldeko 17:00etan Triangulotik, Tolosako Gazte Asanbladak deitu duen manifestaziora.