'Herria ekinez' dinamika jarriko du martxan Ernaik

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa Ernai #Zutik 2015eko abenduaren 11

Dinamikaren nondik norakoak azaltzeko batzar irekia antolatu du Tolosako Ernaik, igandeko 17:00etan Kultur Etxean.

Herria Ekinez dinamika, gure herrian inposatuak eta arrotzak diren muga eta ikurren aurkako eta Euskal Herriaren aldeko ekimenez osatutako dinamika da. Herria Ekinez hitz jokoarekin, hitz bakoitzaren lehen letrekin EHri erreferentzia egiteaz gain, herriaren ekinbideaz herria osatuko dugunaren ideia zabaldu nahi dugu. Horretarako inposatu zaizkigun muga, ikur, hizkuntza hautsi eta gure herriarenak zabalduko ditugu, gure herria egunez egun eraikiz.

Guk, egin dugu gure hautua; Gu bagoaz! Ez dugu inolako zapalkuntzarik onartuko, guk gure bideari ekin diogu eta gure erabaki propioak hartu eta gauzatzera goaz.

Eguneroko eraikitze lanarekin eta desobedientziarekin soilik lortuko dugu Euskal Herria eta herritarrak geure buruaren jabe izatea. Eguneroko lan honetan, gurekin bat egitera eta borrokara batzeko deia luzatu nahi dizuegu! Abenduak 13 igandea arratsaldeko 5tan Tolosako kultur etxean Herria Ekinez dinamika aurkezteko egongo den batzar irekian parte hartuz.

Euskal Herri aske batean bizi nahi dugu, herri eta gazte gisa kateatzen gaituzten bi Estatuekin hautsiz. Desobedientziaz eta antolakuntzaz lortuko dugu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!