Nahiz eta Realaren kontra zailtasunak izan, burua beti tente!

Erabiltzailearen aurpegia Amaiur Abrego 2026ko apirilaren 22a

Beroketetatik nabari ziren urduritasunak. Bagenekien ez zela edozein partida, ligan lehenengo geratzeko aukera paregabea zen. Hasieratik bertatik sentitu genuen zelaira irten aurreko ilusioaren eta presioaren arteko nahasketa.

Hasiera zaila izan zen. Lasaitasuna mantentzen eta aurre egiten saiatu ginen, baina haiek intentsitate handiz atera ziren. Lehen zatian, Reala markagailuan aurreratu zen, eta erreakzionatzeko astirik izan gabe, bigarren gola jaso genuen. Atsedenaldira 0-2koarekin joan ginen.

Kolpea jasota ere, ez genuen amore eman. Atsedenaldian argi hitz egin genuen: partida luzea zen oraindik, eta denbora zegoen partidari buelta emateko. Bigarren zatian beste jarrera batekin atera ginen, elkartuago, ausartago, eta markagailuko aldea murrizten saiatu eta baloi bakoitza azkena balitz bezala lehiatu ginen.

Markagailua tamalez ez zen gehiago mugitu, eta partidak horrela jarraitu zuen amaierara arte. Emaitza aldatzea lortu ez arren, azken minuturaino borrokatu izanaren eta maila handiko aurkari baten aurka ikasitakoaren sentsazioarekin geratzen gara.

Aurrera jarraitzen dugu, burua tente eta talde gisa hazten jarraitzeko gogoz.

Aupa Tolosa!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!