Aulkitik

Amesten jarraitzen dugu!

Erabiltzailearen aurpegia Izaro Allende 2026ko apirilaren 15a

Domekan eguerdiko hamabietan geneukan hurrengo topaketa Bilbao Artizarrak taldearen aurka. Euria zegoen emanda, gero eguzki erretzailea egin arren, eta goizean abiatu ginen Tolosatik autobusez. Talde guztia bildu eta partidari begira jarri ginen.

Beroketan ez ginen batere ondo hasi, baina Aritzek eta gainerako staff-eko kideek animatuz, egoerari buelta eman eta ongi sartu ginen partidan. 

Partida hasi zen eta oso ongi hasi ginen, gu beraiei erasotzen eta beraiek atzean sartuta. Horrela, 15. minutuan Garazi Alkainek area kanpotik jaurti eta gol itzela sartu zuen. Horrek taldeari abantaila itzela eman zion eta emaitza hori mantenduta heldu zen atsedenaldia. Hor, Aritzen hitzaldia entzun eta berriz ere irten ginen dena emateko asmoz. Beraiek ere baloi geldi batzuetan aukera itzelak eduki zituzten, adibidez bat Irene Etxaburuak atera behar izan zuena bere bularra erabiliz, hori ere ikusgarria izanik. 

0-1 amaitu zen partida, eta denon poztasuna itzela zen. Aldagelara sartu, ospatu, argazkia atera, dutxatu, eta etxera buelta egin genuen guztiok batera. Gainera, askoren lehen aldia ere izan zen gurekin jokatzen; debuta egin zuten, esaterako, Aines Txabarriak, Naroa Beobidek eta Itziar Martinek. Aurrera begira jarraitzen dugu, aupa Tolosa!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!