Aulkitik

Ea bolada on honekin jarraitzen dugun

Erabiltzailearen aurpegia Helene Arruebarrena 2026ko martxoaren 11

Larunbatean Usabaldik abiatu ginen 13:30ean autobusean. Giro ona nabari zen, jendea gogotsu ikusten nuen partida jokatzeko. Oraingo honetan Elorrio genuen aurkari eta argi genuen partida zaila izango zela.

Lehenengo zatia ez zen ona izan, eta areaz kanpoko gol baten ondorioz 1-0 galtzen joan ginen atsedenaldira.

Aritzek hainbat zuzenketa egin ondoren gogoz abiatu ginen bigarren zatiaren bila, partidari buelta emateko asmotan.

Horrela 1-1ekoa lortu genuen Garaziren golari esker. Hortik gutxira Allendek 1-2koa sartu zuen kontraeraso baten ondoren, eta partidari buelta ematea lortu genuen!

Tradizioari jarraituz argazkia atera genuen aldagelan garaipena ospatzeko, eta poz-pozik abiatu ginen Tolosarantz, musikaz gozatuz.

Garaipen honi esker ligako podiumean jarraitzen dugu, eta ea bolada on honekin jarraitzen dugun. Aupa Tolosa!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!