Aulkitik

Burua altxa eta lanean jarraitzeko momentua da

Erabiltzailearen aurpegia Nora Galarza 2026ko urtarrilaren 22a

Urtea hiru puntuak etxera eramanez hasi bagenuen ere, argi daukagu ezin garela fidatu.

Goizeko 10:30ak aldera elkartu ginen Usabalen, eta Oiartzunera abiatu bertako taldearen aurka lehiatzeko. Entrenatzailearen hitzak entzun eta gogotsu sartu ginen zelaira.

Lehen 20 minutuetan kosta egin zitzaigun partidara sartzea. Bi taldeek aukera batzuk izan genituen arren, ez ziren oso garbiak izan. Beraien erasoetako batean penaltia eragin genuen, baina Marenen geldialdi bikainari esker, atsedenaldira 0-0 joan ginen.

Bigarren zatian intentsitate handiagoarekin sartu ginen, eta eduki genituen aukeretan nabaritu zen; hala eta guztiz ere, ez zen nahiko izan, beraien faltako gol batek markagailua 1-0an utzi baitzuen bukaerara arte.

Ez zen gure partidarik onena izan, ez baikenuen gustatuko litzaigukeen bezala baloiaren jabetza eduki. Dena dela, akatsetatik ikasteko gaude, eta argi daukagu hurrengoan gogo gehiagorekin eta indartsuago aterako garela zelaira.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!