Abenduaren 21ean, San Tomas egunean, goizago esnatzea tokatu zen urteko bidaia luzeenari hasiera emateko. 11:45ak inguruan Igorrera iritsi ginen, kafe bat hartu eta arropaz aldatu ginen, ondoren entrenatzailearen hitzak entzun eta beroketarekin hasteko.
Lehen zatian partidan berandu sartu ginen, eta beraiek izan ziren hasierako minutuetan jokoaren jabe. Horren ondorioz pare bat susto izan genituen. Denbora aurrera zihoala, aukerak izaten hasi ginen, batez ere beraien sorkuntzan lapurtutako baloiak aprobetxatuz. Lehen zatia amaitu zen eta nahiko sentsazio gazi-gozoak izan arren, eta bi taldeek aurreratzeko abaguneak izan arren, aukera garbienak gureak izan ziren.
Bigarren zatia hasi aurretik entrenatzaileak gauza garrantzitsu batzuk azpimarratu zituen partidara ondo sartzeko. 45 minutuetan zehar bi taldeentzat izan ziren gol aukerak, nahiz eta une askotan gu izan ginen baloiaren jabe. Partida amaieran batez ere beraien zelaian egon ginen, eta nahiko aukera garbiak izan genituen, baina baloiak ez zuen sartu nahi izan.
Aurrez aipatu bezala nahiko sentsazio gazi-gozoarekin bueltatu ginen: puntu ona, kanpoan talde zail baten aurka, baina etxera 3 puntuak ekartzeko aukerak gertu izan genituelakoan.
Orain Gabonak disfrutatu eta deskonektatzeko denbora izango dugu, urtarrilean berriro ligari jarraipena emateko.
Ondo pasa Gabonak eta aupa Tolosa!