Hamaikakoa entzun ondoren, lehen zatian gogotsu atera ginen, gure ideiak garbi genituela. Partida hasi bezain laster, epaileak penalti bat adierazi zigun aurka, eta 5. minutuan markagailuan atzetik jarri ginen. Bi taldeentzat aukerak egon ziren, baina atsedenaldira 1-0 joan ginen.
Atsedenaldian, entrenatzaileak ordura arteko lana txalotzekoa zela azpimarratu zigun, eta hori entzun eta zuzenketa batzuk eginda, bigarren zatian partidari buelta emateko esperantzak genituen. Partidaren erritmoa mantendu genuen bigarren zatian eta oraindik guztia erabakitzeko zegoen. 67. minutuan epaileak zesioa gure alde adierazi zuen, eta Helenek ez zuen hutsik egin. 1-1ekoa jarrita, aurkariaren parean kokatu ginen. Golak taldea animatu eta bizkortu zuen, emaitzari eusteko asmoz.
Partida amaitzear zegoela, ordea, 88. minutuan, aurkariaren jokaldi on baten ondorioz beraien bigarren gola iritsi zen. Bagenekien partida amaitzeko denbora gutxi geratzen zela, eta hala eta guztiz ere, amaiera arte borrokatu genuen baina ez genuen lortu Tolosara punturik ekartzea.
Partida amaituta, taldea burumakur bazegoen ere, talde teknikoak argi utzi zigun lan ona egin genuela, eta horrela jokatuta edozein partida lehiatzeko prest egongo ginela.
Asteburu honen ondoren, sailkapenean pauso bat behera egin arren, harro gaude, eta helburua argi dago: partidaz partida lanean jarraitzea.
Orain begirada datorren larunbatean 12:00etan Usabalen jokatuko dugun Bilbao Artizarrak taldearen aurkako partidan dago.
Aupa neskak!