Aulkitik

Taldearen ahalegina garaipen bihurtu da

Erabiltzailearen aurpegia Elene Elexpuru 2025eko martxoaren 19a

Nahiz eta aurkariak klasifikazioan gu baina beherago joan, bagenekien ez zela partida erraza izango eta betiko moduan borrokatu beharko genuela. Larunbata, 14:15ean geratu ginen, aldageletara joan, entrenatzailearen hitzaldia entzun eta hamaikakoa berotzera ateratzeko.

15:30ean, epaileak eman zion hasiera partidari. Lehen minutuetan nahiko paretsu aritu ginen bi taldeak, baina lehen zatiaren erdialdean Irenek, baloia sareratu zuen markagailua 1-0 jarriz. Minutuak joan ahala baloia gero eta gehiago mugitzen hasi ginen eta partidaren kontrola hartu genuen. Golak sartzeko hainbat aukera izan genituen, baina Racingeko atezainak ondo erantzun zien baloi haiei. Hala ere, bigarren zatian ezin izan zuen ezer egin Garazik sartutako golarekin. Atezaina driblin batekin atzean utziz sartu zuen Tolosarentzako bigarren gola izango zena. Racing-ekoek ere haien aukerak izan zituzten, baina geure atezainak lan bikaina egin zuen. Partida bukatzeko 10 minutu geratzen zirenean, Leyrek, Mariaren erdiraketa batetik sartu zuen 3. gola. Beraz, epaileak partida amaitutzat eman eta Tolosa izan zen garaile.

Azkenik, eguna behar den bezala bukatzeko, taldekoak sagardotegira joan ginen taldeak egindako ahalegina eta garaipena ongi ospatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!