Aulkitik

Nahi ez bezala eten da bolada

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Alkain 2025eko otsailaren 26a

Eguraldi ona genuela parez-pare gogotsu ekin genion Logroñesen aurkako partidari. Asteburu honetan igandez jokatzea tokatzen zitzaigun, goizeko 11:00etan, eta horregatik goizean goiz irten ginen Tolosatik.

Partida hasi aurretik, betiko legez, Aritzen hitzak entzun genituen eta beroketak egitera irten ginen.

Partidari dagokionez, lehenengo zatian bi taldeak parekatuta geunden, bien alde gol aukerak iritsiz. Baina zoritxarrez, Logroñesek, beraien aldeko korner batean gola sartzea lortu zuen, eta atsedenaldira markagailuan 1-0ekoarekin joan ginen.

Bigarren zatian aurkariaren gainetik nagusitu ginen baloiaren jabetzan, baina ez zen nahikoa izan markagailua berdintzeko. Partida honekin gure berdinketen bolada alde batera utzi nahi genuen eta hirunaka gehitzen hasi, baina ez zen posible izan.

Beraz, ziur nago larunbat honetan, Athleticen aurkako partidan, dena emango dugula hiru puntuak etxean gelditzeko.

Animo neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!