Lehenengo zatiari dagokionez, aurkaria hasi zen baloiarekin, baina segituan haren jabe gu egin ginela esan dezakegu. Aukera dezente eduki genituen lehen minutuetan, nahiz eta bat ere ez asmatu. Pixkana, aurkariaren indarrarengatik edo gure beherakadagatik, Osasuna ere golerako bidea egiten hasi zen. Aurkako korner baten ondoren, hutseko berdinketarekin joan ginen aldageletara.
Epaileak txilibitua jo eta berehala igo ginen zelaira, garaipena lortzeko prest. Hasi eta minutu gutxira aldaketa batzuk egin ziren zelaian, hamaikakoan energia eta arnas berria gehitu ahal izateko. Minutuak aurrera zihoazen heinean, hiru puntuak lortzeko aukera gehiago izaten hasi ginen: hainbat falta, erdiraketa eta korner barne. Halako korner batean, gure taldekide bat lurrera bota zuten aurkariek, aldeko penaltia izango genuela pentsatuz.
Edonola ere, epaileak gure harridurarako ez zuen halakorik adierazi. Gure desadostasunak jakinarazi genituen, momentuko adrenalinak kontrola hartuta, eta epaileak entrenatzailea kaleratzea erabaki zuen. Hortaz, markagailua hutsean zegoela iritsi ginen 90. minutura.
Datorren partidara begira, zailtasunak eta egoera berriak sortuko dituen kezkak alde batera utzita, akatsetatik ikastea besterik ez dugu, berdinketen bolada honi amaiera emanez.
Aupa Tolosa!