Aulkitik

Urte hasiera ona

Erabiltzailearen aurpegia Marta Arregi 2025eko urtarrilaren 15a

Azken partidetako emaitza onak gogoan izanik, urteko lehen partidara inoiz baino indartsuago aurkeztu ginen, Bizkerre genuela lehiakide, jakinik sailkapenean lehenak direla.

Entrenatzaileak hamaikakoa eta hainbat aldaketa aipatu ostean, sistema aldatzea tarteko, beroketara irten ginen borrokatzeko prest.

Lehen zatiaren jabetza Bizkerreko taldeak izan zuen, eta horren harira, 12. minutuan beraien gola iritsi zen. Gol honek berriro gure betiko sistemara itzultzea ekarri zuen, horrela, geroz eta konfiantza gehiago edukiz eta aukerak sortuz.

Atsedenaldira markagailua kontra genuela iritsi ginen, baina zuzenketak aipatu eta argi geneukan partidari buelta emateko gai ginela. Bigarren zatian, baloia guk eduki genuen eta aukerak handitu genituen. 77. minutuan, korner baten bidez, baloia eskuz ukitu ondoren, penalti zela adierazi eta Irantzuk jaurti zuen, horrela, berdinketa lortuz.

Urteari hasiera ona eman diogu, eta horrela jarraituko dugulakoan gaude.

Aupa Tolosa!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!