Aulkitik

Emaitza onen olatuan murgilduta

Erabiltzailearen aurpegia Lander Mujika 2024ko abenduaren 5a

Bigarren asteburuz jarraian Usabalen genuen zita, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Berriozar talde nafarraren aurka. Nahiz eta ezohiko ordutegia izan guretzat, ohiturak mantenduz igaro zen arratsaldea: partida aurreko kafea, ondoren Aritzen hitzak, Mireiaren beroketa saioa...

Partidari hasiera bikaina eman genion, izan ere, Ainarak baloia sareratu zuen 6. minuturako, taldeari lasaitasun puntu bat emanez. Lehen minutuetan taldea eroso sentitu zen, gure jokoa egiteko gaitasunarekin eta horrekin batera partidaren noranzkoa gure esku izanik. Berriozar baloi geldiko jokaldietan min egiten saiatu zen arren, gure neskek bikain erantzun zuten, lehen zatian gure atea hutsean mantenduz.

Atsedenaldiko hitzak entzun ondoren, Berriozar partidari buelta ematen gogor saiatu zen arren, gure neskek gogor erantzun zieten haien erasoei eta aukerak sortzea ere lortu zuten, nahiz eta markagailuan aldaketarik ez egon.

Datorren asteburuan Oyonesaren zelaian dugu partida eta azken bi partidak Usabalen irabazita, Aritzek dioen bezala, emaitza onen olatuan goaz, eta ea Logroñotik olatuaren gainean itzultzen garen.

Aupa urdinak!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!