Aulkitik

Beharrezko hiru puntu

Erabiltzailearen aurpegia Irantzu Albizuri 2024ko aza. 27a, 11:00

Aurreko asteko Mulierren aurkako berdinketa mingarriaren ondoren, aste honetan Bilboko Artizarrak taldea egokitzen zitzaion Tolosako nesken taldeari.

Hasieratik joko zuzena proposatzen zuten bilbotarrek, aurkariak erakarriz ondoren luze jokatzeko. Horrek min handirik ez zuen egin Tolosako defentsan, sendo egon baitziren 90 minutuetan. Lehen zatiko minutu gehienetan baloia alde batetik bestera ibili zen, errebote, burukada eta bigarren jokaldi ugari utziz. Bi taldeei zail egin zitzaien aukerak sortzea, nahiz eta Tolosak aukera garbiren batez gozatu zuen, Martaren eta atezainaren arteko aurrez-aurrekoa adibidez, non atezainak bat eta hutsekoa ekidin zuen. Tolosako aurrelariek defentsaren bizkarrean min egiten jarraitu bazuten ere, zorte handirik gabe amaitu ziren jokaldiak eta etenaldira 0-0 iritsi ziren bi taldeak.

Bigarren zatian, bi taldeen planteamendua ez zen gehiegi aldatu. 81. minutuan, atzetik ateratako baloi batek lortu zuen etxekoen lehen gola. Itxaso atzelariak baloia gidatu zuen aurrelariak erakartzeko eta ondoren luze jokatzeko. Baloiak defentsaren aurrean botea egin eta buruz behartuta eman zion, baloia Garaziren oinetara bidaliz. Honek, bere abiaduraz baliatuz defentsari auto pase bat eginez eta ondoren, dotore, atezainaren gainetik baloia jaurti zuen partidako lehen eta azken gola emateko.

Gol horrek, lasaitasuna eman zion taldeari eta azken minutuetan aukeraren bat izatea lortu zuen arren, bat eta hutsekoarekin amaitu zen partida.

Eskerrak eman partida ikustera eta neskak animatzera etorri ziren pertsona guztiei. Hurrengo astean berriro espero zaituztegu Usabalen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!