Aulkitik

Garaipenak iritsiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Itxaso 2024ko azaroaren 14a

Nahiz eta hiru puntuak etxean ez geratu, esfortzuarekin eta lanarekin garaipenak iritsiko direlakoan gaude.

Oraingo honetan, Oiartzun taldea zen gure aurkaria. Partida 17:30ean hasten zen eta beti bezala ordu eta laurden lehenago geratu ginen Usabalen. Betiko beroketa egin, entrenatzailearen azken hitzak entzun eta zelaira irten ginen irabazteko asmoz. Lehen zatian bi taldeok hainbat aukera izan genituen markagailua aldatzeko baina ez genuen sareratzerik lortu.

Bigarren zatian, gure lana ez zen gutxitu eta borrokatzen jarraitu genuen garaipena lortzeko. Hainbat aukera sortu genituen, baina Oiartzunek azken minutuetan gola sartzea lortu zuen, markagailuan 0-1ekoa jarriz.

Hala ere, borrokatzen jarraitu genuen partida berdintzeko asmoz, baina amaierako txistua entzutean, porrotaren zapore garratza sentitu genuen.

Asteburuan Mulier taldea izango dugu aurkari eta badakigu ez dela erraza izango baina garaipena Tolosara eramatea lortuko dugulakoan nago.

Animo neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!