Aulkitik

Porrota derbian

Erabiltzailearen aurpegia Sara Amatria 2024ko urriaren 30a

Tolosarren hamaikakoa AƱorgarren aurkako derbian.

Aurreko astean Lezaman egindako esfortzua eta lana gogoan izanik, hiru punturen bila azaldu ginen Usabalen, Añorgari aurre egiteko gogoarekin.

Larunbateko arratsaldeko 18:15etan elkartu ginen Usabalen, derbiko 3 puntuak borrokatzeko prest. Ordutegi ezohikoa izan arren, taldea ondo aktibatu zen beroketan eta indarrez beteta zelairatu zen.

Partidaren hasieran Añorga nagusitu zen arren, egoerari buelta ematea lortu genuen. Gure jokoa egiten hasi eta berehala etorri zen Garaziren gola. Tamalez, gola ez zen markagailura igo, jaurtiketa baino lehen Garazik baloia eskuarekin jo zuen eta. Segidan aurkariaren gola iritsi zen, taldearen desoreka baten ondorioz. Emaitza gure alde ez egon arren, lehen zatia baloiaren jabetzarekin eta sentsazio onekin amaitzea lortu genuen.

Bigarren zatian ere gure nagusitasuna nabaritu zen. Aukerak izan arren eta zelaian dena eman arren, ez genuen lortu baloia sareratzea eta ezin izan genuen punturik lortu.

Igande honetan erronka berri bat daukagu Racing de Santander taldearen aurka. Nahiz eta urruti bidaiatu behar izan, ziur nago taldeak dena emango duela hiru puntuak Tolosara ekartzeko.

Goazen neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!