Aulkitik

Bide onetik goaz

Erabiltzailearen aurpegia Irati Zabala 2024ko urr. 17a, 18:00

Larunbat arratsaldea, jai eguna zelarik ekin genion etxean jokatzen genuen hirugarren partidari. Bertan aurkari Logroñes zelarik, 14:15ean gertu ginen Usabalen.

Hasieratik bagenekien partida gogorra izango zela eta gure bertsiorik onena eman beharko genuela partida irabazi nahiko bagenu. Egia da, azken partida galtzetik zetozela eta gu, ordea, berdinketa on batekin.

Partidaren lehenengo zatia nahiko berdindua joan zen, bi taldeek gola sartzeko aukera handirik gabe, baina orokorrean nahiko eroso geunden. Bigarren zatia erabat ezberdina izan zen; baloiaren jabetza gehiago eduki genuen eta aukera batzuk sortu genituen gure lehenengo gola iristeko, baina Logroñeseko atezainak oso geldiketa ona egin zion Leyrek botatako tiro bati. Handik gutxira, Logroñeseko atezainaren geldiketa ona hobetzeko, Marenek sekulako geldiketa egin zion, 0-1 jartzera kondenatzen zigun tiro bati.

Bukaerako minutuetan gure lehen gola iritsi zen, hain zuzen, 80. minutuan; honetan ez zuen barkatu eta atezaina ederki gailendu zuen. Gol horrek indarra eman zigun eta luzapenera iritsi baino pare bat minutu lehenago Leyrek berriro gure bigarren gola sartu zuen, Norak egindako asistentzia polit bati esker. Luzapenean, hirugarren gola iritsi zen, berriro Noraren asistentziari esker, Ainarak oraingoan Tolosarekin eta bere 21 urterekin estreinakoz sartu zuen gola.

Hiru eta hutsekoarekin amaitu zen partida, horrela etxean geratzen ziren hiru puntuak, eta baita ere aurkaria pasatzen genuen eta sailkapenean goiko postuetara igo. Hurrengo astean Lezaman izango dugu lehia, hau ere gogorra, baina gure kastarekin erakutsiko diogu lehoiak mendean hartzen dakigula.

Aupa Tolosako neskak!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!