Aulkitik

Hiru puntu zoragarri etxean

Erabiltzailearen aurpegia Mireia Diez 2024ko urriaren 3a

Oraingoan etxean jokatzen genuen eta bagenekien hiru puntuak hemen geratu behar zirela. Horregatik, hasieratik oso indartsu atera ginen CD Oberena taldearen aurka.

Partida hasi eta lehen minutuen ostean taldearen sentsazioak oso onak izan ziren, 15. minutuan Garaziren gola lortuz. Aukera gehiago izan genituen arren, ez ginen gai izan lehen zatian markagailua berriro aldatzeko atsedenaldira 1-0ekoarekin joanez.

Bigarren zatian erritmoa jaitsi gabe baloiak borrokatzen eta gure jokoa eginez jarraitu genuen aukera gehiago sortuz, tamalez, puntuak markagailura igo ezinik. Ikusleen gozamenerako, azken minutuetan bi jokalari zelairatu ziren eta, engranajeak herdoilduta izan arren, taldeari ekarpena egin ahal izan zioten, 90. minutuan taldeak bigarren gola lortuz, kasu honetan Kattalin izanik goleatzailea.

Garaipen honekin hurrengo partidan zentratuko gara aurkaria Burgos C.F. delarik.

Aupa Tolosako neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!