Aulkitik

Zapore gazi-gozoa

Erabiltzailearen aurpegia Izaro Goenaga 2024ko ira. 26a, 07:57

Larunbat goiza, ordutegi berezia eta siesta ederrak espero zigun Taxoarera iritsi aurreko bidaiak, Osasuna talde gorritxoa baikenuen aurkari.

Aritzen hitzak entzun ondoren, Mireiaren eskutik jasotako beroketari ekin genion partida hasi aurretik. Partida hasieran bi taldeak nahiko parekatu aritu ziren jolasean, baina, 22. minutuan, area kanpotik jaurtitako baloia sartzea lortu zuten. Gure taldeak lanean jarraitzea besterik ez zuen, aitzitik, 10 minutu igaro ondoren Osasunak 2. gola sartzea lortu zuen. Nahiz eta partida aldapan gora jarri gure neskentzat, euren sinisteko modua, gogoa eta lanak aurrera jarraitu zuen. 2. zatian aukerak izan bagenituen ere, poltsikoan ez zen golik sartu. Bazkal orduko tortillak eta horren gustuko ditugun pastak jan eta etxera bueltako bidea hartu genuen. Lan bikaina egin zuten gure neskek, beraz, lanean jarraitu beharra dago eta ziur gaude merezitako emaitzak iritsiko direla!!! Igande honetan aukera berri bat daukagu Oberena talde iruñarraren aurka, 12:00etan Usabalen! Gerturatu zaitezte gure neskei animatzera!

Aupa Tolosako neskak!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!