Aulkitik

Berdintasuna jabetu zen arren, ezin izan ziren puntuak etxeak mantendu

Erabiltzailearen aurpegia Asier Galdeano 2024ko irailaren 19a

Emakumezkoen 3. Federazioko bigarren jardunaldia bazetorren Usabalera. Boluen puntu eder bat lortu ondoren, gogotsu hartuko zuten neskek bigarren jardunaldia izango zen Las Gloriosas-en bigarren taldearen aurkako partida.

Kategoria berri bat da zuri-urdinentzat, aurreko urtean Euskal Ligan egin baitzuten denboraldia eta igoera lortu zuten. Baina hala ere aurkari gogorra izango zela bazekiten tolosar neskek.

15:30ak iritsi eta hasi zen partida Usabalen. Jokalariak intentsitate handia erakusten hasi ziren, baina ez ziren gol aukera asko egon hasierako minutuetan. 14. minutua iritsi zenean arabarrek izan zuten partidako lehen gol aukera, etxeko taldearen bizkarrera baloi luze bat botaz. Aurrelaria defentsaren aurretik iritsi zen eta baloia hankaren barrualdearekin joz, tolosar atezainaren gainetik ederki jaurti zuen. Bertan jazo zen partidako lehen eta azken gola, 0-1koa jarriz markagailuan.

Neska tolosarrek aukera batzuk izan zituzten lehen zatian, ez baitzuten amore eman nahiz eta gol bat jaso. Aukerak bai, baina ezin izan zuten golik egin.

Bigarren zatia berdintasun berberarekin hasi zen eta pixkana jokalariak aldatzen hasi ziren bi taldeak, zelai barrukoei atseden emateko eta jokalari berriak zelairatzeko. Tolosarrak aukerak izaten hasi ziren, talde arabarraren atezainari geldiketak egitera behartuz. Zoritxarrez ez zen gola iritsi eta partida 95. minutuan amaitu zen.

Ez zen punturik lortu, baina egindako lana eta esfortzua goraipatzekoa da. Talde gaztea da eta pixkana xehetasunak hobetzen doaz; denborarekin talde hau hobetzen joango da eta emaitzek merezitako postuan utziko dute taldea.

Eutsi neskak! Aupa Tolosa!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!