Aulkitik

Burgosen ezin punturik lortu

Erabiltzailearen aurpegia Maria Revilla 2024ko martxoaren 13a

Aste bat partidarik jokatu gabe egon ondoren Burgosera joateko momentua iritsi zen. Igande eguerdian hasi genuen bidaia eta pare bat geldialdi egin ondoren bertara iritsi ginen. Burgosera nahiko tenperatura baxuarekin heldu ginen, baina aurretik bagenekien horrelako eguraldia edukiko genuela.

Segituan aldageletara sartu eta entrenatzailearen solasaldia eta hamaikakoa entzun bezain azkar atera ginen futbol zelaira. Partida gogo handiz hasi genuen, baina hala ere, Burgosko jokalariak gogor jokatzen hasi ziren. Honen harira iritsi zen Burgosen gola korner batean. Lehenengo zatiaren amaieran gola sartzeko aukera batzuk izan genituen, baina baloiak ez zuen sartu nahi izan.

Bigarren zatia lehenengoarekin alderatuz, antzeko joan zen. Ez genuen etsi eta borrokatzen jarraitu genuen. Aukera gehiago eduki eta bukaera arte borrokatzen jarraitu genuen arren, ez zen golik izan eta partida 1-0 amaitu zen.

Garaipena lortu ez arren, aste honetako partida buruan daukagu eta aste osoko entrenamenduetan gogor entrenatuz ziur aski 3 puntuak etxean geldituko direla.

Aupa Tolosa!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!