Aulkitik

Merezitako hiru puntuak etxera

Erabiltzailearen aurpegia Nora Galartza 2024ko otsailaren 28a

Aurreko astean puntua irabazi gabe etxera joan eta gero, gogotsu jaso genuen Mutilvera taldea Usabalen, garaipenaren hiru puntuak lortzeko asmoz.

Larunbateko 19:15ean elkartu ginen Mutilvera eta Tolosako taldeak partida jokatzeko. Entrenatzailearen hitzaldia entzun eta hamaikakoa berotzera atera zen. Partida hasi bezain laster Tolosako taldea jokoa menperatzen hasi zen, Kattalinen areaz kanpoko golarekin 6. minutuan. Partida aurrera zihoan heinean, bi taldeen arteko lehia nabarmena zen, baina 40. minutuan bigarren gola etorri zen Elenak kornerretik egindako jaurtiketa baten ondorioz.

Bigarren zatia lehenengoaren modu antzekoan hasi genuen; hala ere, hasieran ez bezala, ez zen golik egon. Borrokan jarraitu genuen bukaerara arte, baina Mutilvera taldea ez bezala, guk lasaitasun handiagoa genuen; izan ere, 2-0 gindoazen.

Hurrengo astean partidarik ez dugula jakinda, afari batekin ospatu genuen garaipena, hurrengo astea berriz ere indarberrituta hasteko. Animo neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!