Aulkitik

Hurrengo partidari begira

Erabiltzailearen aurpegia Marta Arregi 2024ko otsailaren 21a

Igande goizean elkartu ginen Usabalen eta Bilborantz abiatu ginen San Ignacio taldearen aurka genuen partidara, gogo handiarekin azkeneko partidetako emaitzak buruan genituela.

Entrenatzailearen solasaldia entzun eta haimakakoa berotzera atera zen. Partida gogo handiz hasi genuen eta aukerak izan genituen, baina San Ignacio taldearen gola goiz iritsi zen. Hala ere, ez genuen burua jaitsi eta azkeneko 10 minutuetan baloiaren jabetza guk genuela, Loreren gola iritsi zen, korner baten bidez. Atsedenaldira 1-1 joan ginen, eta azken minutuan sartutako golak itxaropen handia eman zion taldeari.

Bigarren zatia lehenengoarekin alderatuz, antzeko joan zen. Borrokatzen jarraitu genuen arren, aurkariaren bigarren gola iritsi zen. Aukerak sortu eta bukaera arte saiatu ginen baina ezin izan genuen gola sartu eta partida 2-1 amaitu zen. Garaipena lortu ez arren, hurrengo partidari begira gaude eta aste osoan zehar gogor entrenatuz, 3 puntuak etxera ekarriko ditugu.

Aupa neskak!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!