Aulkitik

Lanaren fruitua

Erabiltzailearen aurpegia Kattalin Iztueta 2024ko urtarrilaren 24a

Aurreko asteko garaipena gogoan, indartsu abiatu ginen aurkariaren etxera. Aurreko astean aspaldi bila genbiltzan 3 puntuak etxeratu genituen eta aste honetan ere hala izatea nahi genuen. Eibar taldearen aurka genuen, aurkari indartsua, baita gu ere.

Igandean, goizeko hamarretan Tolosatik abiatu ginen, Ordiziako eta Beasaingo hainbat jokalari bidean hartuz. Berehala iritsi ginen Eibarrera, baina zelaira iristeko konplikazio batzuk izan genituen herri aldapatsuan, buelta dezente eman ondoren Unberako bidea asmatuz.

Gogo biziz partidarako jantzi laranja jarri eta titularrak berotzera atera ziren, kontzentratuta. Lehenengo zatian gol aukeraren bat izan genuen, baita beraiek ere, hainbat erdiratze ipiniz. Zorionez gure defentsak lan paregabea egin zuen eta markagailua hutsean zegoela joan ginen atsedenaldira.

Bigarren zatia, berriz, mugituagoa izan zen markagailuaren aldetik. 57. minutuan gure taldeko Leyre aurrelariak goleko aukera izan zuen, eta baita sartu ere! Gogor lehiatzen jarraitu genuen, baina partida amaitzeko 10 minutu falta zirenean aurkariak falta baten bidez berdinketa lortu zuen. Ligako liderraren aurka konfiantzaz eta ausardiaz borrokatuz gu beste hainbeste garela demostratu genuen.

Hau da bidea neskak!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!