Aulkitik

Beste partida garrantzitsu baten aurrean, ez genuen kale egin

Erabiltzailearen aurpegia Raul Camarero 2023ko apirilaren 27a

Dinamika on bati segida emateko asmoarekin heldu ginen Logroñora.

Jarrera on bati esker, eta berreskuratutako konfiantzaz lortu dugun guztia mantentzeko asmoarekin hasi genuen partida. Berriz ere, minutu gutxi behar izan genituen lehenengo gola egiteko. Hau, Eneritz Itxasoren eskutik heldu zen korner baten atarian, 13. minutuan. Abantaila eta joko on bati esker, aukera gehiago sortu eta partida kontrolpean edukitzeko gai izan ginen.

Bigarren zatian, gogotsu eta jarrera on bat mantenduz, lehenengo zatian bezala, baloiaren jabetza eduki genuen eta honen ondorioz, bost minuturen barruan beste bi gol egitea lortu genuen (Kattalin 47' eta Jone 50'). Hemendik aurrera, intentsitatea jaitsi gabe eta defentsiboki ondo antolatuta, gure atea hutsean mantentzeaz gain, 63. minutuan Zuriñeren eta 69. minutuan Joneren golak heldu ziren, markagailua 0-5 utziz partida biribil bati amaiera emateko.

Geroz eta gertuago dugu gure helburua, eskura hain urruti ikusten zen saria. Akaso, asteburu honetan Usabalen jokatuko dugun partidan lor genezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!