Beste hiru puntu gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2023ko apirilaren 6a

Tolosa CF 1. Maila Nazionaleko taldeak 1-4 irabazi dio Racing B taldeari eta sailkapeneko 12. postuan jarraitzen du.

Taldetik azaldu dutenez, «garaipen garrantzitsua da borrokan jarraitzeko». Tolosa CF-k 25 puntu ditu orain eta sailkapenean 11. postuan dagoen Berriozar taldearekin berdindu du puntuetara. 13. postuan Logroñes taldea dago 22 punturekin, eta 14. postuan Racing B taldea 20 punturekin.

Hurrengo partida Pradejon taldearen aurka izango du talde urdinak, etxean, apirilaren 16ko asteburuan. Pradejon sailkapeneko 15. postuan dago, 13 punturekin, eta aukera ona izango da Tolosa CF-rentzat beste garaipen bat lortzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!