Aulkitik

Ez dugu amore emango!

Erabiltzailearen aurpegia Sara Amatria 2023ko martxoaren 29a

Azken hilabeteko dinamika ona gogoan, beste hiru puntu lortzeko asmoarekin atera ginen zelaira, baina oraingo honetan ezin izan genuen helburua bete.

Aste arraro baten ondoren, Usabalgo greba zela eta, Idiazabalerantz abiatu ginen, etxean jokatu ezinik. Aurkari gogorra genuen aurrean, hala eta guztiz ere, ezin hobe hasi ginen Ainhoaren golari esker 7. minutuan. Taldea atzean sartu zen eta horrek Monteren 2 golak ekarri zituen. Dena den, taldea erantzuteko gai izan zen eta Loreren gola iritsi zen lehenengo zatia amaitzeko 5 minutu falta zirela, atsedenaldira 2-2 iritsiz.

Atsedenalditik bueltan, taldea gogotsu atera zen golaren bila. Aukerak izan genituen arren, gutxien espero genuenean, Monteren hirugarren gola iritsi zen 89. minutuan.

Taldea hurrengo partidan zentratuta dago jada, Santanderrera bidaiatzeko prest. Goazen lanean jarraitzera neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!