Denok dakigu hutsune handia utziko duela, baina onena opa diogula eta bere falta sumatuko dugula ere argi helarazi diogu. Tolosako ateak beti izango dituzu zabalik Alaitz!
Berria alde batera utzita, partidari dagokionez, bagenekien partida zaila izango zela, sailkapenean goiko postuetan dagoen talde armagina jasotzen baikenuen etxean. Partidari dagokionez, eibartarrak lehen zatian bi kornerri esker aurreratu ziren, eta bi eta hutsekoarekin joan ginen atsedenaldira. Bigarren zatian taldeak oso ondo mugitu zuen baloia eta lehenengo zatiarekin alderatuz lan txukuna egin zuen, baina gutxien espero genuenean eibartarren hirugarren gola etorri zen. Partidari buelta ematea zaila zela genekien arren bukaeraraino borrokatu genuen eta taldeak bere onena eman zuen.
Orain iragana atzean utzi eta datozen partidetan zentratzea geratzen zaigu, hurrengo astean Aurrera de Vitoria talde gasteiztarra jasoko dugu etxean. Guretzat hil ala biziko partida izango da, beraz, animatu zaitezte Usabalera etortzera taldea animatzera.
Gogor neskak!